XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Apirillaren 29`ko emaitzak TXOMIN GARMENDIA.
Iritxi zan apirilaren 29koa ere, iritxi bakarrik ez baita pasa ere.
Telebistak izan ote du iñoiz, lengo igande egoardian baiño ixtimazio aundiagorik? Baliteke, baiña zail dala esango nuke.
Usteak ustel askotan gertatzen dirala dio esaera zarrak, da orrelako zerbait izan zan lengo igandez Donosti`ko Anoeta`n.
Tolosa txapeldun izan arren, Erretegi`ren alde zegon dirua, ta etzabiltzan oker jokalariak.
Etzuten lan aundirik izan ordea korredoreak; lenengo sakea naparrarentzat egokitu zalarik, amasei ta bat ixtanpatean jarri bai zun bere alde partidua.
Amezketarra tanto batekin geldituko ote zan ere pentsatuko gendun makiña batek.
Zortzi tantotara iritxi zan orratik amezketarra, ta ogei ta bira estuasun aundirik gabe joan zan erasundarra.
Jende askoren iritziz, amezketarra etzan guk ezagutzen degun Tolosa, ura beste norbait zan.
Au da nere galdera: Erretegi`k ala jokatzen dula, nor da gaur ondo jokatuko dunik?.
Erretegi aurrelaria ta Tolosa atzelaria izanik, bakoitzak bere terrenotan egingo zula lan pentsatzen zan, etzan ala gertatu ordea, atzean ere aurrelaria nagusitzen zan da orrela Tolosa`k etzaukan zer egiñik.
Erretegi`k jantzi du amargarren txapela ta zenbat jantziko ditun nork daki? Anketako azkazkaletatik buruko illetaraiño pelotaria da Erretegi, ta kontuz arekin, urte batzuk badaduzka baiño!.
Atano irugarrenari, bere garaian
Tolosa`ri zer esan? Apirillaren 26`ko lantxoan nion bezala, pelotari on askoak gelditu izan dira txapelketako azken partiduan zortzi tanto baiño gutxiagorekin.
Aurrera Joxean, da saiatu itxaropenez.
amargarren aldiz,
Erasun`go izarrak
errespeto aundiz:
nagusi dala sasoiz
gendun Amezketa`n,
ala jarraituko zun
seitatik bostetan;
ontaz aurrera zertan
Igande arratsaldez banitun Aia`rako asmoak, baiña beste eginkizun batzuk sortu zitzaizkidalako gogoarekin gelditu nintzan.
Denboraz jakin genitun ordea, ango berriak ere.
Perurena`rentzat arri kubikoa ez ote zan bere gustoko jostaillua, iruditzen zitzaigun askori.
Kezka oietatik bapo atera gaitu oraingoan leitzarrak. Uxatu dizkigu zalantzak!.
Bi bosna minutuko ekiñalditan, zazpi jasoaldi eman zizkion emetzortzi arroako arri kubikoari: lenengoan iru ta bigarrengoan lau.
Goenatxo bigarrenaren marka, bi jasoaldirena zegon bost minutuko ekiñaldi bat egiñez. Dana esan dagola derizkiot.
Azkoitiarrak bazeukan beste marka arrigarri bat ere: amar arroako kubikoarekin, berrogei ta sei jasoaldi amar minutuko ekiñaldi batean:
Beraz, bai Perurena ta bai
Orain dala urte batzutako mutillak izan balira
Gaur beste zaletasun batzuk dabiltz ordea, garai bakoitzak bere emaitzak ditunez.